XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diru-itun penagaz bat ikastola ta bestelango ikastetzerako bearrezkoak jakuzan txindien zain gagoz.

Zer esanik ez geroko baten izango dogun Ikastetxe Nagusiak.

Euskal Ikastetxe Nagusi bat eraikitzera goaz.

Kultureak gizona aske egin oi dau, eta gizarte aske bat gizabanako askatasunez osatu oi dala bai-dakigu.

Azkenez, Madrid, astiro bada be, gure bizitz-zoruna gain dogula, guk uste.

Itzetik ortzera zeure eskumea luzatu eiguzu.

Gurea dana bakarrik daskatsugu.

Ez besterik, ta baikorrak gozuz.

Kultura arloan goreneko egitasmoz berbiztuko gara.

Euskal Kulturea birregituratuz, birraztertuz, bultzatuz ta indartuz.

Goren-maillako kulturea bildu ta edatu ta edertuteko gai izango gara, jakintsu gaillenak sortuazoteko, bizitzako arazo garrantzitsu ta beiñenai arpegia emoteko, zein gizarte-erakuntzan, zein euskal-izkuntzan.

(Or Aita Santi Onaindiaren Olerti aldizkariaren ber-ateratzea), edertian, teknika bideetan ta abar luze baten.

Guzti oneik ametsak ote? Gure ekiñaren ekiñez jadesteko, lortzeko bestelango amets gozo, zoragarriak, nik uste.

Euskal-Erriak itxaron oi dauana, zin ziñez.